Basque

LAPA 1: Kanpamentu Barrutik

Latitude Adjustment Podcast Academyren lehen podcast-atalean, "Moria 2.0" pertsona errefuxiatuen kanpamentu berrian giltzapetuta bizi diren bost gizon afganiarrek aurre egin behar dieten borroka batzuei buruz hitz egiten entzungo duzu. Atalaren lehen erdia euskaraz dago eta bigarren erdia beraien ama-hizkuntzan: farsi/dari hizkuntzan.

Podcast hau Erei Elkartasunerako Elkarteak itzuli eta grabatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzari esker eta Oñati Irratiaren babesarekin.

Ahotsak: Egoitz Atxaga Zubizarreta, Jon Garate Ondarre, Xabier Gesalaga Uriarte, Igor Tome Korkostegi, Aitor Abaroa Sesma.

 
 
 

LAPA 3: Beldurra eta Itxaropena

Latitude Adjustment Podcast Academy-ren hirugarren atal honetan, Afganistango lau emakume gaztek beren itxaropen eta beldur handienak partekatzen dizkigute Lesbosera eta Europar Batasuneko mugetara iritsi zirenetik.

Latitude Adjustment Podcast eta EREIren arteko elkarlan honek lau atal euskaraz eta lau gaztelaniaz eskainiko ditu.

Podcast hau Erei Elkartasunerako Elkarteak itzuli eta grabatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzari esker eta Oñati Irratiaren babesarekin.

Ahotsak: Miren Urkiola Serrano, Arantzazu Zubeldia Plazaola, Miren Zubeldia Plazaola, Maite Anton Leno.

LAPA 2: Bizitza Hitz Batean

Latitude Adjustment Podcast Academy-ren bigarren atal honetan, emakume gazte afganiar batek hitz perfektua aurkitu nahi du asilo bila Lesbosera egindako bidaiaren funtsa ulertu eta bere etorkizunerako dituen nahiak partekatzeko.

Latitude Adjustment Podcast eta EREIren arteko elkarlan honek lau atal euskaraz eta lau gaztelaniaz eskainiko ditu.

Podcast hau Erei Elkartasunerako Elkarteak itzuli eta grabatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzari esker eta Oñati Irratiaren babesarekin.

Ahotsa: Sara Arregi Zubizarreta.